Diseinua


Erabiltzaile eta herritarrengan zentratutako ikerketa eta zerbitzu berritzaileak asmatu eta sortzeko diseinu prozesuen ezarpena.  

Diseinu estrategikoa eta diseinuaren pentsamendua erabiltzen dugu zerbitzu publiko eta pribatuen eraberritzea ahalbidetzeko, zerbitzuaren erabiltzaile zein gainontzeko aldeen beharrak barneratuz eta esperientzia eta planteamendu berriak sortuz. 

Azterketa, ideia sorkuntza eta zerbitzuen gauzapenean testuinguru eta errealitate anitzei so egiten diegu eta esperimentazioa eta soluzioen prototipatzea txertatzen dugu diseinu prozesuaren baitan. 


  • Zerbitzu publikoen diseinu, eraberritze eta inplementazioa. 
  • Beharrizanen eta tendentzien ikerketa.
  • Diseinu eta planifikazio estrategikoa.
  • Diseinu barneratzailea eta kritikoa. 
  • Prototipo eta pilotoen inplemetazio eta ebaluazioa. 

Elkarsorkuntza


Sorkuntza eta adostasun kolektiborako prozesua, espazio, produktu, zerbitzu edo estrategia komun bat sortzearren. 

Proiektuaren fase orotan elkarsorkuntza ahalbidetzen dugu: ideiagintza, erabaki hartzea eta hartutako erabakien abiaraztea barne hartuz.

Inplikazio maila ezberdinak bermatzen saiatzen gara eta komunitate, kolektibo edo erakunde barneko berezitasunak eta identitate ezberdinak kontuan hartzen ditugu.

Gobernantza maila eta irismen ezberdina duten proiektu parte hartzaileak garatzen ditugu, baina parte hartzea esperientzia esaguratsua eta aberasgarria izan dadin ahalegintzen gara. 


  • Elkarsorkuntza prozesuak.
  • Planifikazio parte hartzailea.  
  • Erabiltzailearekin diseinatzea.
  • Ekosistema parte hartzaileak.
  • Administrazio irekia eta gardentasuna.
  • Ikerketa parte hartzailea. 
  • Formakuntza eta metodologiak.

Bitartekaritza


Eragile eta testuinguru anitzen arteko harremana eta elkarrizketa berrien kudeaketa, prozesu kultural kritikoak sustatzen dituena, eta tokian-tokiko kolektibo edo erakundeen baliabide eta lengoaiarekin garatzen dena. 

Ezagutzaren sorkuntza kolektiboan eragile ezberdinak elkarlanean jartzen dituzten bitartekaritza proiektuak sustatzen ditugu.  

Sortzea, elkarrizketan jardutea eta uztartzea eragiten duten ikaskuntza testuinguruak abiatzen ditugu, partekatutako gune berrietara heltzeko.

Artea eta subjetibitate berrietaz baliatzen gara errealitatea berrintrepetatu eta bide berriak topatzeko. 


  • Programa hezitzaileak eta pedagogia sozialak.
  • Jabekuntza kolektiborako testuinguruak.
  • Kultura Bitartekaritza parte hartzailea.
  • Lan-taldeen bitartekaritza. 
  • Transferentziak eta hibridazioak.