Convocatoria de ideas

11 de Febrero 2018
DSC0045519.JPG

Joan den urtetik Iurretako gazteria zerbitzuen berrikuntzan lanean ari gara eta aurten iazko ikerketa eta parte hartze prozesutik eratorri zen programa inplementatzeari ekin diogu. 

2017an garatutako prozesuari esker, Iurretako 12-18 urte bitarteko gazteriaren lehendabiziko argazkia eta epe laburrean Udalak martxan jarriko dituen gomendio multzoa ondorioztatu zen, nagusienak hiru:

  • Edukiak: gazteen desioei eta errealitateari erantzuteko beharra dago,nagusiko topaketarako espazio falta, zaletasunak garatzeko laguntza eta genero berdintasuna bultzatzeko beharra. 
  • Formatoak: gazteekin elkarlana modu arinean eta malguan egituratzeko beharra dago, haien interes konkretuak jorratzeko partehartze mekanismoak eskainiz eta konpromezu puntuala eskatzen duten espazio/momentuak eskainiz. 
  • Parte-hartzea: gazteek eskaerak planteatzeko ahalmena izan arren, eskaera hauek garatzeko beharrezkoa den inplikazioa eta jarraitasuna ez dago guztiz argi eta haiekin bide bat egin beharra dago. 

Ondorio horietatik abiatuta Gazte Deialdia programa pilotoa martxan jarri du aurten Udalak, TIPI eta MARAKAren laguntzarekin. Ideia deialdi ireki baten bitartez, gazteek herriko aisialdi eta kultur eskaintzari begirako proposamenak egin ahal izan dituzte eta behin aukeratuta, horiek garatzeko dirulaguntza eta aholkularitza emango zaie datozen hilabeteetan. 

Dagoeneko 15 gazteez osatutako bi lan talde osatu dira: kirol irteera aktiboak antolatzeko taldea eta herriko espazio publikoan gazte kultura eta izaerarekin lotutako ekintzak antolatzeko taldea. 
Hurrengo hilabeteetan beraien proposamenak fintzen eta prestatzen lagunduko diegu. 

Ideia deialdi ireki honen bitartez, gazteei bideratutako eskaintzaren formatoa irauli nahi da, goitik-beherako eskaintza eredu tradizionalaren ordez, behetik-gorako formato ireiki eta berria proposatuz. Hortaz gain Udala eta gazteen arteko harreman bideak eraiki nahi dira, ohiko moduen ordez, gazteen interes eta proiektuei lotutako partehartzea ahalbidetuz.