Ane Abarrategi Zaitegi

ane abarrategi.jpg

Diseinua interesatzen zait, konponbideak topatu eta etorkizunak eraikitzeko tresna gisa duen funtzioagatik eta batez ere, prozesu kolektiboak sortzeko eta eredu berriekin esperimentatzeko duen balioagatik. 

Wikitoki eta Txikiark-en kide fundatzailea, eta EIDE-ren kidea.

Hirigintza, berrikuntza soziala eta parte-hartze esparruetan lan egin dut, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Lanki Ikertegia (HUHEZI) edo Moragues and Scade (MAS) enpresa edo erakundeetan besteak beste.

Humanitateetan Lizentziatua (Mondragon Unibertsitatea), Komunitate garapena eta parte-hartze Masterra (EHU/UPV), Ekintzailetza eta berrikuntza kolaboratiboan Nazioarteko Masterra (Mondragon Unibertsitatea) eta Hirigintza Diploma (EVETU/IVAP). Azken urteotan Design Thinking y Service and Business Design-ean trebatu naiz (IED).